XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Salamanca'ko ikastegian egin zituan bere ikaskizunak, ikasle guzien eta arrtean onenetakoa izan zan.

Lege-gizon izateko bearr zituan ikaskizun guztiak, 1833'g. urrtean bukatu zituan.

Andik urrte gutxiren buruan, oso gutxiren buruan, asi zan España'n Isabel'darrak eta Karrlos'tarrak izan zuten guda gogorra, gure Euskalerria odoletan ito zuan guda ura.

Guda au zala, ta 1834'g. urrtean Olano'ri bere aita il zitzaiolako, Gazteiz'era joan zan bere amarekin.

Olano'ren jakintasuna azkarr azaldu zan Gazteiz'en.

Ango Ikastetxe-nagusian, Retórica erakutsi zuan aurrena, ta berak egin zuan 1835'g. urteko Ilbeltza'ren 2'an, Ikastetxea irikitzerakoan egiten zan jaian irakurri bearr zan itzaldia.

Geroago, Araba'ko Aldundiaren Goarrpelari egin zuten, ta beste eginkizun guztiak bearr bezela ta zuzen egin zituan arek, Goarrpelaritza ere ondo ta guzien gogoak atseginduaz eraman zuan.

Guda bukatu zanean, Tolosa-mugakoak, Aldun egin zuten Olano, ta orrduezkeroztik Tolosa'koak zerrbaitetarako orrdezkari bat izendatu bearra izaten zuten bakoitzean, Olano'ren izena arrtzen zuten beretzat.

Ala gerrtatu zan 1850'g. urrterarrte; urrte ontan, egiteko ura bere gogoz utzita, Azkoiti'ra joan zan, an bizi izateko asmoz beterik.

Baña ala ere, Euskalerri'ko gauzak ez zituan alde batera utzi.

Olano'k zekiana, Olano'k egin al zezakeana, beti Euskalerria'ren alde zegoan.

Bein baño geiagotan euskaldunak Olano'ren bearrean arrkitu ziran ta onek etzien beiñere laguntasunik ukatu.

1851'g. urrtean, Bravo Murillo'k, Madrid'tik España'ko gauzak zuzentzen dituzten jaunen buru zanak, gure Lege zarretan zerr edo zerr berritzeko asmoetan zebillenean, euskaldunak Olano'ri deitu zioten, bere iritzia jakin eta laguntasuna eskatzeko.

Egin al zezakeana gogoz eskiñi zuan Olano'k, ta ala joan zan Tolosa'ra beste jaun batzuekin bilduta, guzien arrtean Lege zarren bitarrtez genduken auzia al zan era egokienean erabakitzeko asmoz beterik.

Egiteko ura bukatuta gero, Garagarrilla'ren 21'an atera ziran Tolosa'tik etxera-bidean.